Wikipedia Lehiaketaren Arauak

De Zientzia Astea 2007

Tabla de contenidos

LEHIAKETAREN ARAUAK: WIKIPEDIA EUSKERAZ BLAI

HELBURUA

Hiru Euskal Hiriburuetan ospatuko den 2007ko Zientzia eta Teknologiaren astearen ekitaldia aurten IKTri zuzenduta dagoenez, WIKIPEDIA EUSKERAZ BLAI lehiaketaren deialdia egiten da. Lehiaketaren helburua, zientzia eta teknologiako eremuan Wikipedia–ri euskeraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da.

PARTEHARTZEA

Lehiaketan edozein ikastetxeek edo gaiaren interesa duen edozein pertsonak parte har dezate. Kategoriak honako hauek dira:

  1. DBHko ikasleak
  2. Lanbide Heziketa edo Batxillergoko ikasleak
  3. DBHko irakasleak
  4. Lanbide Heziketa edo Batxillergoko irakasleak
  5. Unibertsitateko ikasleak
  6. Pertsona indibidualak

Partaidetza indibiduala edo taldekoa izan daiteke: klase-taldea, ikasle edo irakasleen taldeak, Mintegiak edo Departamentuak...Era berean ikastetxe batean egingo diren ekarpen komun onenak sarituko dira, bata DBHan eta beste bat Batxillergoan.

INSKRIPZIOA

Inskripzioa urriaren 15etik aurrera irekita egongo da, hurrengo prozedura erabiliz:

  1. Lehendabiziz, Wikipedian erabiltzailearen erregistroa egin behar da.
  2. Jarraian, posta elektronikoaren bidez, erabiltzailearen /erabiltzaileen profilaren datuak wikipedia.lehiaketa@gmail.com bidaliko dira:
    • Izen-abizenak
    • Ikaslea / irakaslea /pertsona indibiduala
    • Kurtsoa / arloa /lanbidea
    • Ikastetxea / Unibertsitatea
    • Wikipedia erabiltzailea
    • Telefonoa
    • Ekarpenen izenburuak

Informazioa konfidentziala izango da eta Balorazio Batzordeak babespean mantenduko du sari banaketa arte.

Partehartzaileek Wikipediako sarreren erreferentziak bidaltzeko konpromisua hartzen dute. Horretarako, Zientzia eta Teknologiaren asterako bereziki sortu den wiki-an sartuko dituzte beren estekaren bitartez (URL). Era berean, lehiaketaren jarraipena dagokion blogan agertuko da.

BALORAZIO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK

Batzorde bat lanen balorazioaz arduratuko da. Batzorde honetan Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak, Merkataritza eta Turismo Sailak, Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) eta beste herri korporazio batzuek parte hartuko dute.

Honako atalak baloratuko dira: ekarpenen kalitatea (bai itzulpena, bai moldatzea, bai ekarpen berria) , zorroztasun zientifikoa, baliotasun didaktikoa eta Wikipediaren arau propioen egokitzapena.

SARIAK

Sari banaketa 2007ko azaroaren 7an garatuko da. Sari banaketa Arriaga Antzerkian izango da 12etan, zientzia karpako hasiera ekitaldiaren ondoren.

Sarien zerrenda:

  • 10 ordenagailu eramangarri
    • 2 DBHko ikaslentzat
    • 2 batxilergo edo lanbide heziketa ikasleentzat
    • 2 DBHko irakasleentzat
    • 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat
    • 1 unibertsitateko ikasleentzat
    • 1 publiko orokorrentzat
  • 8 kanoi digital ikastetxeetarako (lehenengo 4 kategorietan bakarrik)
    • 2 DBHko ikaslentzat
    • 2 batxilergo edo lanbide heziketako ikasleentzat
    • 2 DBHko irakasleentzat
    • 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat

EPEAK

Ekarpenak aurkezteko epea 2007ko azaroaren 4an (24:00 arte) amaituko da. Hala eta guztiz, Wikipediaren barneko funtzionamendua kontutan harturik eta azken orduko arazoak saihesteko asmoz, ekarpenak hilabetean zehar egitea gomendatzen da.

Lehiaketa honetan parte hartzeak lehiaketaren beraren oinarrik onartzea dakar.

Herramientas personales