Norentzat
De Zientzia Astea 2007
Edonorentzat, berdin da zein edade duen: Ikasleentzat, ikertzaileentzat, enpresarientzat, eta orokorrean, edozein herritarrentzat.
Tabla de contenidos |
UMEAK/ GAZTEAK/ IKASLEAK
Umeei eta gazteei zientzia aurkeztu nahi diegu kontu interesgarri eta erakargarri eginez, hau da, ikuspen orokor batekin:
- Zientzia bizi garen munduan, bizi dugun munduari lotuta.
- Zientzia eskarmentu modura, zeinaz edonork zientzia eskuratu ahal duen.
- Ikerketen emaitzen ondoriok eguneroko bizitzan aplikatu ahal den zientzia, ezinezkoak ziruditenak I+Gren emaitzak bezala aurkezten dira eta horrela zientzia gure etxeetan sartzen da.
Aurkikuntzaren emozioa eta ilusioa, eta ezagutzaz gogobetetze edo satisfazioa baloratu.
ENPRESARIAK
Baloratuak izatearen arrazoiaren garapenean zientzia izan dela zutabeetakoa transmititzen laguntza nahi dugu. Duten inpartzialtasun eta fidagarritasuna aprobetxatu nahi dugu gizartean aurrerapen teknologikoez eta zientifikoez interesa sortzeko, zeren horiek izango baitira geroaren irtenbideen oinarri, eta berarentzat egingo diren produktu berriak. Unibertsitate mundura ere hurbilarazi nahi ditugu, helburuak, perfila, eta industriak dituen beharrizanak. Azkenez, ikertzaileekin ere kontaktuan jarri nahi ditugu, ikertzaile taldea hurbil, prestatua eta helburu beretan prest dagoela ikusarazteko.
IKERTZAILEAK
Gertaera hauetan benetan duten guztia ematea nahi dugu, ikertzailek diren aldetik eta ezagupenen transmisio eraginkorragoa izateko, pedagogikoki gizartearekin erlazionatzea nahi dugu. Lan serio eta koherentea gizarteak eta baita enpresak ere baloratzen dakiela jakinarazi nahi diegu. Ikertzaileak pertsonak berriztatzen laguntzen duen ilusioaz kutsa daitezen nahi dugu.
EDONORENTZAT
Gertaera honekin eta berari lotutakoekin herritar orori erakutsi nahi diogu zientzia ez dela abstraktu eta ukiezina, baizik eta hurbileko kontuetan ikusi ahal dugula zientziaren emaitzek lagundu ahal digutela bizitza errazten, duela urte batzuk ezinezkotzat jotzen genituen lekuak ezagutzen laguntzen digute, eta baita gurean dauden beste mundu batzuk ere ezagutzen laguntzen digute. Nagusiak ere lagundu nahi ditugu mundu interesgarri hau ezagutzen, eta nahiko genuke eurek izatea aurrerapen handien eskatzaile garrantzitsuenak, kontuen egoera ezagutu, eta horretaz eztabaida sortu.
Orokorrean, arrazoi ugari dira gertakizun hau antolatzeko, baina azken batean beti da arrazoi berbera talde bakoitzaren ahalmen eta lengoaiari egokituta: zentzu zabal batean, ZIENTZIA berraurkitu, gure eguneroko bizitzan nonahi dugula, eta azkenik, zientziaz interes zabala suspertu.
