Helburuak
De Zientzia Astea 2007
Zientzia Astea 2007k helburu nagusia du zientziaren kontzeptuaren inguruan biltzea kolektibo desberdinak, eta adin guztietakoak: ume, gazte zein helduak; eta horretarako gaia lau ikuspegi desberdinetatik hartuko du: ikasleen perspektibatik, ikertzaileenetik, hazteko eta hobetzeko zientziaren beharra duen enpresaren ikuspegitik eta, amaitzeko, publiko orokorrenetik.
Horrez gain, aurkezpen ulergarri, erakargarri eta ludikoa bilatu nahi dugu, zientziaren, eta era berean teknikaren eta teknologiaren ikuspegi positiboa bidera dezaketenak. Publikoa egunerokotasunetik hurbilen dauden alderdiekin harremanetan jarri nahi dugu; horrela, aste honetan adin eta maila soziokultural desberdinetako pertsonek aurkitu ahal izango dute zientziarekin lotura punturen bat. Gertaera hau herritar guztiei irekia da, nahiz eta programa bereziak izan, kolektibo zehatzei zuzenduak.
Era honetan zientziaren ikuspegia positiboan eman nahi dugu haurtzarotik bertatik, eta horrela zientziarekiko interesa erne ume eta gazteengan, jakin-mina gara dezaten eta zientziako profesional bihur daitezen. Halaber, gizartearen interesa ere areagotu nahi dugu ezagutza zientifikoan, teknologikoan eta teknikoan izan diren aurrerapenetan, eta, bidenabar, jakintza hori pizgarri izango da ikertzaileen komunitatearentzat, pertsonen zein lanen eta lorpenen aintzat hartzeak proiektu berriak bultzatuko baititu.
ZIENTZIA hitza gizartean integratu nahi dugu eta baztertu zientifikoez genuen aspaldiko irudia: pertsona isolatu, ero, lagun eta familiarik gabea. Besterik bilatu nahi dugu: konexioa, testuinguruan jartzea, elkar hartze positiboa eta gizartearen errealitatearekin bat egitea. Horrez gain, hauek ere bilatu nahi ditugu: parte-hartzea, talde-lana sustatu eta diziplina anitzeko ikuspegia.
Horregatik enpresa batzuek erakutsiko dute I+G emaitzen aplikazioak, haien produktuen eta erakundearen garapen eta hobekuntza bideratzen dutenak. Arrazoi beragatik hirietako erdigunetan bilatu ditugu guneak, jende emaria lortzeko, jendetza horrek zientzia modu atseginez ikusten badu, bere bizitzako kontzeptu positibo, beharrezko, garrantzitsu eta interesgarria bilakatuko baitu.
Gunea
Erabilera aldakorreko guneak zehaztu dira Campus bakoitzean. Bilbon, 900m2 inguru izango ditugu, eta Gasteiz eta Donostian 400m2. Gune horietan toki desberdinak zehaztu dira:
- Harrera-informazio gunea, bertan EHU eta babesleak izango dira.
- Ikerketa taldeen stand-ak, irletan batuak
- Enpresen stand-ak (bere aparteko gunea izango dute edo irla batean izango dira).
- Hitzaldietarako gunea.
