Egitaraua

De Zientzia Astea 2007

Tabla de contenidos

2007ko Zientzia Astea

Jarduerak dirauen egunetan, unibertsitatearen eta enpresen erakustokiak zabalik egongo dira 10:00etatik 20:30era.

Ordutegi horretan barruan hainbat ekintza programatu dira, talde desberdinak dinamizatzeko:

  • 10:00 – 17:00. Ikastetxeek eta institutuek taldeko bisita programatuak egin ahal izango dituzte. Erakustoki guztiak ikusteko ordu bi behar direla kalkulatu da: 15 minutu x 6 erakustoki, eta ordu erdiko proiekzio bat.
  • 17:00 – 18:30. Zientziaren inguruko zine eta erreportajeen zirkuitua prestatu da.
  • 18:30 – 20:30. Eguna amaitzeko, hitzaldien zikloa egongo da.

Gainera, ekintza bereziak programatu dira:

Barikua: Sarien banaketa eta lanen aurkezpena, ondoren zehazten diren lehiaketetan.

IKERLARI BERRIEN LEHIAKETA

Lehiaketa honetan ikastetxeek, prestakuntza zentroek eta herritarrek har dezakete parte. Hiru kategoria izango dira: 0 eta 15 urte bitartekoentzat, 16 eta 20 urte bitartekoentzat eta 20 urtetik gorakoentzat. Deialdia 2007ko ekainaren 1ean zabalduko da eta urriaren 31n bukatuko da. Jasotako lanak jarduera honetan aurkeztuko dira. Sari bat egongo da kategoria bakoitzeko lanik interesgarrienarentzat (ikerlariarentzat eta erakunde babeslearentzat).

“ALTXORRAREN BILA” JOLASA

Joko hau batez ere ikastetxeentzat prestatu da. Taldeka eta aztarna batzuk bilatuz, ikasleek jaialdian garatuko diren jarduera, esperimentu eta erakusketekin lotutako galderak erantzun beharko dituzte. Aztarna bakoitzak puntu kopuru zehatza izango du, beti ere horretarako emango den gehienezko denboraren barruan aurkitzen bada. Horrela, talde bakoitzak puntuak lortuko ditu eta astearen amaieran probaren irabazlea nor den jakingo da.

Zapatua: Zientziaren Jaia

ZIENTZIAREN JAIA Egun horretan, astearen amaieratik gertu, jarduerarik ludikoenak egingo dira Zientziaren Jaia ospatzeko. Aste osoan egindako ekintzez gain, animazio jokoak, musika, umeentzako jolasak eta animatzaileak egongo dira.


EGUNAK ETA LEKUAK

EHUko hiru campusek koordinatutako ekintza da eta jarduerak hiru probintzietako hiriburuetan egingo dira: Bilbo, Donostia eta Gasteiz. Hauxe da egutegia:

  • 2007ko azaroaren 5a: 2007ko Zientziaren Astearen inaugurazioa, Gasteizen
  • 2007ko azaroaren 6a eta 7a: Jarduerak Gasteizen
  • 2007ko azaroaren 8a eta 9a: Jarduerak Donostian
  • 2007ko azaroaren 7a, 8a, 9a eta 10a: Jarduerak Bilbon

Bilbo: uriaren erdialdean egingo dira, aire zabalean, Arriaga Plazan, Arriaga antzokiaren ondoan. Kasu honetan, karpak jarriko dira jarduerak egiteko.

Gainera, hitzaldi bi egingo dira Bidebarrietan (9an eta 10ean). Donostia: uriko eraikin esanguratsua aukeratu da: Tabakalera eraikina, oraintsu berritu dena (Urumea pasealekuan).

Gainera, hitzaldiak izango dira Aquariumean.

Gasteiz: Arabako Unibertsitate Campusa.

Bilbo (behinbetiko egitaraua)

Azaroak 7 (Eguaztena)

  • 10:00 – 20:00: Zientzia eta teknologiako erakustokiak.
  • 11:30: Inaugurazio ofiziala.
  • 18:30 – 19:00: Hitzaldia: Ibón Cancio irakaslea (Zoologia eta Animalia Zelulen Biologiako Saila, EHU): “20.000 gene itsas-azpitik”.
  • 19:30 – 20:00: Hitzaldia: Arantza Aranburu irakaslea (Mineralogia eta Petrologia Saila, EHU): “Geología en la sierra de Atapuerca”.

Azaroak 8 (Eguena)

  • 10:00 – 20:00: Zientzia eta teknologiako erakustokiak
  • 18:30 – 19:00: Hitzaldia: Juan Ramón González Velasco irakaslea (EHUko Ingeniaritza Kimikoko Saila, eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano izandakoa): “Las moléculas también ligan”
  • 19:30 – 20:00: Hitzaldia: Juan Luis Mañes irakaslea (Materia Kondentsatuaren Fisikako Saila, EHU): “Espacio, Tiempo y Realidad”.

Azaroak 9 (Barikua)

  • 10:00 – 20:00: Zientzia eta teknologiako erakustokiak
  • 18:30 – 19:00: Hitzaldia: Fernando Castañeda irakaslea (Matematika Saila EHU, UNEDen Bizkaiko zentroko zuzendaria): “Matemáticas: Pensar, Ver, Tocar”.
  • 19:00 – 19:30: Bisita gidatua: Fosilak Arriaga Antzokian

Azaroak 10 (Zapatua)

  • 10:00 – 20:00: Zientzia eta teknologiako erakustokiak
  • 12:00 – 13:00: Tailerra:Papiroflexia
  • 12:15 – 13:15: Ibilaldi geologikoa, Areatzako zubitik Moyua plazaraino
  • 13:15 – 14:00: Hitzaldia: Félix Goñi irakaslea (Biofisikako Institutuko zuzendaria, EHU, eta Ikerketako Euskadi Saria: “Un bioquímico en la cocina”
  • 18:30 – 19:00: Ikuskizuna: Magia Matemática, Juan Carlos Ruiz de Arcauteren eskutik
  • 19:15 – 19:45: Bisita gidatua: Fosilak Arriaga Antzokian
  • 20:00: Amaiera: Jai zientifikoa.

Donostia (behinbetiko egitaraua)

Vitoria-Gasteiz (behinbetiko egitaraua)

Herramientas personales