Aurkezpena
De Zientzia Astea 2007
Zientzia Astea 2007 modu atsegin eta dibulgatzailez zientzia jendearteratzea nahi duen astea da. Aurtengoa seigarren edizioa da eta Euskadiko hiru hiriburuetan ospatuko da: Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteiz.
Aurtengo edizioa IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) dauzkate protagonista. Zientzia Astean gure egunero bizitzan IKTek zenbat gauzak aldatzen ari dituzten aurkituko dugu.
Aurreko edizioak
Zientzia astearen lehenengo lau edizioak (2002-2005) zientzia munduko pertzonei zuzendutako ekimenak izan ziren. Iaz, 2006an, aldaketa bat egon zen. Gizarte osoari zuzendutako ekimena bihurtu zen: DNAari, ardoaren kimika, elementu kimikoen mitologia eta artea edo berotze globalari buruzko hitzaldiak (Manuel Toharia Valentziako Zientzietako Museoaren zuzendariak eta Jose Maria Asua Ikerkuntza Zientifikoko 2006ko Euskadi Sariak emango dituztenak), pelikula eta dokumental zientifikoen proiekzioak, umeei zuzendutako esperimentuak edo Hielo y Fuego jai ikuskizun eta antzerki zientifikoaren emankizuna izan ziren.
Ekitaldi hau, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Saila eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, “Zientzia zure bizitzan” izeneko karpa batean Bilboko Arriagako Plazan ospatu zen. Karpa horretan Unibertsitateko fakultate ezberdinetako – Matematikak, Kimika, Fisika, Bioteknologia eta Geologia-, eta Euskalmet, ITP, Metro Bilbao eta Red Eléctrica Española bezalako beste erakunde eta instituzioetako hamar bat erakustoki kokatu ziren.
Bertaratzen zen publikoak hegazkinek nola hegaz egiten duten, hotzaren propietateak zeintzuk diren, Bilboko eraikinetan erdi estalirik dauden fosilak deskubritu, gurekin batera bizi ziren mikroorganismoak ikertu eta ikusi, laserraren erabilgarritasuna deskubritu, fraktal bat eraiki, DNA ikusi… Eta eguneroko elementuetan ere zientzia eta ezusterako lekua dagoela ikusteko aukera izan zuen.
Zientzia eta Teknologiaren V. Astearen helburuak ondokoak izan ziren bere antolatzaileen arabera: aurrerakuntza zientifikoak eta teknologikoak modu atsegin eta dibulgatzailean gizarteari hurbilarazi eta gazteenen artean zaletasun zientifikoak sustatu.
Beste iturriak:
