Argazki Lehiaketaren Arauak

De Zientzia Astea 2007

Tabla de contenidos

ARGAZKI-LEHIAKETAREN ARAUAK: “ZIENTZIA ASTEA”

Karpara doazen bisitari guztiek har dezakete parte; halere, gonbite berezia egiten zaie DBH bigarren zikloan eta Batxilergoan diharduten irakasle eta ikasleei.

BALDINTZAK

Argazkiak Zientziaren eta Teknologiaren Astean jorratuko diren gaiei buruzkoak izango dira eta atereak izan beharko dira EAEko hiru lurraldeetan izango diren egintza edo erakusketetan; halaber, argazki-oin batekin argitaratu beharko dira, edo Flickren deskribapen labur batekin, “zientzia-astea” etiketa duena. Blog baten eta gertaeraren Wikiaren bidez emango zaie publizitatea parte hartuko duten irudiei. Ez da kantitate-mugarik izango.

SARIAK

Lehiaketa antolatzen duten erakundeen ordezkariek osatuko dute epaimahaia eta ondoko hiru sariak banatuko dituzte:

  • 1. saria: Ordenagailu eramangarri bat
  • 2. saria: Bideokamera digitala
  • 3. saria: Argazki kamera digitala

EPEA

Argazkiak azaroaren 5 eta 9 bitartean argitaratu beharko dira. Bederatziaren 12etan bukatzen da epea. Irabazleen izenak gertakizunaren blogean eta wikian agertuko dira irailaren 9an, eta bertan azalduko da zelan jaso sariak. Identifikazio moduan, egileak Flickr erabiltzaile-profila bete beharko du.

Herramientas personales