Teknoskopia 2007 ideia lehiaketaren sariak
Noviembre 8th, 2007Nerea Goizuetak, Elhuyar Fundazio marketing sailatik, prentsa ohar hau bidali digu Teknoskopia lehiaketari buruz. Adeitasunez argitaratzen dugu:

Teknoskopioa 2007 ideia-lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia ostiralean goizeko 10etan egingo da, Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian. Partaidetza handia izan da aurten; 33 lan aurkeztu dira.
Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak elkarlanean antolatutako ‘Teknoskopioa 2007′ gazteentzako ideia-lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia ostiralean, azaroaren 9an, egingo da, goizeko 10etan, Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketa honetan, partaidetza handia izan da; guztira 33
lan aurkeztu dira. Aurtengo ekitaldian, blog bat egin behar izan dute parte-hartzaileek, eta zientziaren eta teknologiaren inguruko gai bat landu.Sari-banaketa ekitaldian, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak, Gaizka Zulaika Innobasqueko Gipuzkoa Berritzeneko zuzendariak, Txema Hernández Zientziaren Kutxagunea-Kutxako Gizarte Ekintzako edukien alorreko zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teresa Santosek hartuko dute parte. Haiez gain, irabazleek beren lanak aurkeztuko dituzte.
Epaimahaia hauek osatu dute: Jose Mari Rodríguez Ibabe Elhuyar Fundazioko lehendakariak, Txema Hernández Zientziaren Kutxagunea-Kutxako Gizarte Ekintzako edukien alorreko zuzendariak, Teresa Santos Lasarte-Oria Berritzeguneko hezkuntza zientifikoaren arduradunak, Gaizka Zulaika Innobasqueko Gipuzkoa Berritzeneko zuzendariak eta Luistxo Fernandez CodeSyntax enpresako kideak.
Zientziaren eta Teknologiaren Astearen barruan ekimen hau antolatzen duten laugarren aldia da, eta, urtero legez, aste horretarako proposatutako gaia hartu dute oinarritzat antolatzaileek. Aurtengo gaia Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) izan da.
Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude web gunean.
‘Teknoskopioa 2007′ ideia-lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Eroski Fundazioaren babesa du.
Honi buruz informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez berarekin harremanetan:
Nerea Goizueta · Marketin Saila · Elhuyar Fundazioa
tel.: 943 36 30 40 · nereag (a bildua) elhuyar.com