Zientzia Astea komunikabideetan
Jueves, Noviembre 8th, 20072.0007 urteko Zientzia Astea komunikabideetan egon da azken egunetan. Eta Bilboko karpa zabaldu denean, are gehiago.
Wikipedia lehiaketaren sariak banatu direlako, Bilboko hasiera ekitaldia zelako, edo karpa erraldoia martxan hasi delako… egia esan komunikabide ugari hurbildu da zientziaren dibulgazioari laguntzeko.
Zientzia Asteak berak ba dauka kanal bat YouTuben, eta Google Video-n ere zenbait erreportai eta dokumentu aurkitzen dira argitaratuta.
EUSKAL TELEBISTAN IKUSITAKOA
Adibide bezala, eitb taldeko irrati eta telebista hartu dezakegu.
Bart gaueko berrietan, lehenengo euskaraz Gaur Egun saioan, eta ondoren gaztelaniazko Teleberrian, bi minutuko tarteak eskaini zizkioten gaiari.
Ikusi eta entzun Zientzia Astearen mezua nola zabaldu zuten “lau haizetara”:
GURE KANAL “PROPIOA”
Zientzia Astearen bideokin “kanal propio“ bat sortu dugu, You Tuben.



