EHUren Arte Ederretako fakultateak ere bere tokia izan du Zientzia Asteko Karpan.
www.flickr.com
|
EHUren Arte Ederretako fakultateak ere bere tokia izan du Zientzia Asteko Karpan.
Bilboko Karpan Leioako Campusen dagoen Zientzia eta Teknologia Fakultateko Manu Soto aurkitu dugu. Biologia sailaren izenean, standaren ardura bereganatu zuen irakasle-ikertzaileak, zer erakusten duten kontatu digu. Eta Isabel bere lankideak, jendearen erreakzioak eta komentarioa
Hona hemen bion azalpenak .
Zientzia Astearen bideo guztiak Youtuben ikusi ditzakezu ere!
Bilboko Karpan hamalau stand ikusi, entzun & ukitu ahal izan genuen.
Fisikoena hauxe zen: EHUko Fisika sailaren erakustokia. Guk Leire, Ibon eta Jon aurkitu genituen bertan, eta standaren gorabeherak kontatzeko eskatu genien. Hona hemen beraien azalpena.
Aurtengo Zientzia Asteak arrakasta handia izan du. Argazki hauetan ikus dezakegu Bilboko karpako erakustokiak neska-mutilez beteta:
Hauek, EHUko erakustokiak dira. Zientzia Astearen aitzakiz, EHUko fakultateek bere jakintza eraman dute Bilbora, bisitari guztiek goza dezaten. DBHko neska-mutilek agian bere lehengo kontaktua izan dituzte unibertsitatean lantzen diren gaiekin.
Juan Ramón González Velascok emandako hitzaldian egon naiz, Julenek esan duen bezalaxe. Tira, nire blogeatzeko gaitasuna txikiagoa denez ez naiz zuzenean egiteko gai izan eta paperean jaso ditut iruzkinak. Hori bai, bera “letrasekoa” izanik lige kontutan galdu zaigu eta ez dakit hitzaldian zehar bota ditudan barreak ulertu dituen
Kimika ikasten aritu nintzela kontatu nizuen […]
Aquí estamos con Juan Ramón González Velasco, todo un catedrático de Ingeniería Química. Qué cosas que los catedráticos nos enseñen cómo ligan las moléculas. Si es que ya no hay forma de captar adeptas y adeptos para la causa. Así que dale que te pego a las clásicas fórmulas de toda la vida: que si […]