Archive for the ‘2008’ Category

Gasen portaera

Lunes, Noviembre 17th, 2008

Zientzia Astea bukatu da dagoeneko eta bertan lanean aritu garenon ustez arrakasta handiz gainera. Bilbon egunero bota duen euriak ez du jendea kikildu eta asko izan dira Arriaga ingurura gerturatu izan direnak.

Ikasitakoa ahaztu ez dakigun eta memoria apur bat freskatzeko, puxika bat nitrogeno likidoarekin kontaktuan ipintzean gertatutakoa gogoratuko dugu. Izan ere, beste urte batez, nitrogeno likidoa izan da izarra. Puxikaren esperimentua gogoratuz, zera ikusi ahal izan dugu: nitrogenoaren eraginez puxika hoztean uzkurtu, eta berriz ere inguru tenperaturara bueltatzean bere hasierako bolumena berreskuratzen duela. Eskolan kimika ikasten ari diren gazteek ondo baino hobeto gogoratuko dute gas idealen legeak dioena, hots, presio baldintzak aldatzen ez diren bitartean, gas kantitate baten tenperatura jaisten denean bere bolumena txikitu egiten dela. Hala ere, norbaiti oraindik orain zalantzarik geratzen baldin bazaio, hemen dauka froga txiki hau berriz ere ikusteko aukera.

Nanozientzia eta elektromagnetismoa

Sábado, Noviembre 15th, 2008

Donostian, Artzai Onaren katedralaren atzean jarritako karpan, Donostia International Physics Center (DIPC) ikekerta zentruan tesia burutzen ari den Aitzolekin egin dugu topo. Nanozientziaren standean, eskala desberdinetan fenomeno fisikoak nola aldatzen diren ulertu dugu, unibertsoaren handitasunetik hasita atomoen distantzia ñimiñoetaraino. Nanozientziak eskala nanometrikoa du ikerketa eremu, milimetroa baino milioi bat txikiagoa dena, eta atomo indibidualak manipulatuz teknologia erabilgarria sortzea du helburu.

Aitzolek, ostera,  fisikako beste fenomeno batzuk ere azaldu dizkigu, hots, elektrizitateak eta magnetismoak hartu-eman estua dutela erakutsi digu. Bideoan ikusten den moduan, botoia sakatzerakoan irekiera duen eraztuna bertan gelditzen den bitartean beste eraztuna bortizki aireratzen da.Saia gaitezen gertatzen dena azaltzen.

Botoia sakatzerakoan korronte elektriko bat pasatzen hasten da solenoidetik, honen zentrua den hodi beltzean eremu magnetiko bat sortuz. Eremu magnetiko honek, era berean, hodian sartu dugun eraztunaren fluxu magnetikoa handitzen du bat-batean. Handipen honek, indukzio elektromagnetikoa agerian utziz, korronte zirkularrak sortzen ditu eraztunean. Korronte hauek  eremu magnetikoarekin elkarrekintza aldaratzailea dute zilindroa gorantz bortizki bultzatuz. Bestalde, eraztunak irekiera bat duenean, korronte zirkular induzituak ezin daitezke sortu eta ez dago elkarrekintza aldaratzailerik. Honela, eraztuna bertan gelditzen da. Katramilatsua dirudi, baina elektrizitatea eta magnetismoa fenomeno beraren bi aurpegi direla primeran erakusten du esperimentuak.

Efecto Meissner

Sábado, Noviembre 15th, 2008

Uno de los mayores reclamos del stand de la Química de la carpa de la Semana de la Ciencia de Bilbao es el nitrógeno líquido. El nitrógeno es un gas diatómico que costituye aproximadamente el 78% del aire atmosférico. En estado líquido se produce industrialmente por destilación fraccionada y su temperatura es igual o inferior a -195.8 ºC. Para que nos hagamos una idea, la temperatura más baja registrada en la Tierra ha sido de -89.5 ºC y fue medida en la Antártida.

Entre las muchas demostraciones que se pueden ver en el stand de la Química, hoy vamos a destacar la levitación de un imán sobre un superconductor. La superconductividad se descubrió a principios del siglo XX, allá por 1911, pero no ha sido hasta hace relativamente poco, en 1986, cuando se han descubierto los superconductores cerámicos de alta temperatura. Aunque los llamamos de alta temperatura, la temperatura de transición de estos materiales, es decir, la temperatura a partir de la cual pasan al estado superconductor es cercana a la temperatura de ebullición del nitrógeno, muy baja para nosotros! Como características de los superconductores destacaremos la ausencia de resistencia eléctrica y el hecho de que no permitan que el campo magnético de un imán penetre en su interior. Debido a esta última característica conocida como Efecto Meissner, se pueden observar cosas tan curiosas como la levitación de un imán, lo cual os mostrarán con mucho entusiasmo cuando os acerquéis a Bilbao.

Efecto Meissner

Geologia: jurasikotik espaziorako bidaia

Viernes, Noviembre 14th, 2008

Zientzia aste honetako Bilboko karpan Arantza, Miren, Arturo eta Xabier ikerlariak topatu ditugu geologiako standean. Eurek denboran eta espazioan zeharkako bidaia proposatu digute ikusgai dauzkaten arroka desberdinen bitartez.

Bertan, Lanzarotetik ekarritako harri bolkaniko porotsu eta geure inguruan horren ohikoa dugun kaltzitaren ondoan zur eta lur utzi gaituen harri bat topatu dugu, dentsitate oso altu eta nagusiki burdinez osatutako harria hain zuzen ere.  Egia esan sekulan halako harri berezirik ikusi gabeak geunden eta bere jatorriari buruz galdetu diegunean, hara non estralurtarra dela esan diguten. Irudian ikus daitekeen meteoritoa geneukan eskuartean. Lurrazalean burdina ez da horren kontzentratua topatzen, mineral desberdinetan  diluitua baitago. Ordea, gure planetaren nukleoko presio izugarrien ondorioz dentsitate oso altuko burdin aleazioak topa daitezke bertan, hots, eskuartean geneukanaren parekoak.

Iraganera salto egin dugu ondoren, geologiak, bide batez, geure planetaren historia baitu aztergai. Standean duela 140 miloi urteko fosil bat erakutsi digute. Argazkiko ammonite izena duen animaliaren  fosila jurasiko garaian sortu zen, dinosaurak lurraren jaun eta jabe zirenean. Honez gain, garai hartako dinosauro baten arrastoa duen arroka bat ere ikusteko aukera emango digute zientzia-asteko geologoek. Animalia erraldoi horien aztarnak ikusi nahi badituzue beraz, badakizue nora gerturatu.

Invisible?

Jueves, Noviembre 13th, 2008

Edurne, quien está realizando sus estudios de doctorado en física en la UPV/EHU, nos ha mostrado cómo hacer desaparecer objetos con este sencillo experimento.

El truco reside en encontrar un líquido y un objeto translúcido con el mismo índice de refracción, el cual es responsable de cómo se tuerce la luz incidente en un material. En este caso el cristal de pirex y el aceite Johnson’s, y que conste que no tenemos ningún patrocinio del segundo, tienen el mismo índice de refracción. Así, ópticamente ambos son equivalentes. Por ello, cuando el recipiente de pirex de dentro se ha llenado y el aceite empieza a desbordar,  parece que desaparece el cristal.

Matematikarekin jolasten

Miércoles, Noviembre 12th, 2008

dsc01897.JPG  Bainu bat hartzen zegoela, eureka!, oihu egin omen zuen Arkimedes matematikariak gorputzek zergatik flotatzen duten ulertu zuenean. Euskal Herriko Unibertsitatean matematikan tesia egiten dauden Amaia eta Mirenek kontatu diguten istorioaren arabera, Sirakusako Hieron erregeak Arkimedesi bere koro egin berria aztertzeko eskatu zion urrez soilik egina ote zegoen jakin nahian. Pisu berdina zuen urre zati bat eta koroa uretan sartzerakoan, ur kantitate desberdina desplazatzen zutela ikusi zuen. Garbi ikusi zuen orduan, koroak urreaz gain dentsitate desberdineko beste metalez ere eginda zegoen. Errementariak ziria sartu zion erregeari.

Matematikari ezagunen bizitza gerturatzeaz gain, logika joko asko erakutsi dizkigute Miren eta Amaiak. Batzuk amaitzeko lanak izan ditugu! Adibidez, kubo bateko zenbakien artean guk aukeratutakoa  igarriko dute zenbaki binarioak erabiliz, zeintzuk gaur egungo informatikan ezinbestekoak baitiren.

Burmuina gorputzaren beste muskulu bat dela jakin badakigu eta, hortaz, entrenatu behar dugu. Beraz badakizue, matematika standera gerturatu eta bururari eragin!