EHUren Arte Ederretako fakultateak ere bere tokia izan du Zientzia Asteko Karpan.
www.flickr.com
|
EHUren Arte Ederretako fakultateak ere bere tokia izan du Zientzia Asteko Karpan.
Bilboko Karpan Leioako Campusen dagoen Zientzia eta Teknologia Fakultateko Manu Soto aurkitu dugu. Biologia sailaren izenean, standaren ardura bereganatu zuen irakasle-ikertzaileak, zer erakusten duten kontatu digu. Eta Isabel bere lankideak, jendearen erreakzioak eta komentarioa
Hona hemen bion azalpenak .
Zientzia Astearen bideo guztiak Youtuben ikusi ditzakezu ere!
Bilboko Karpan hamalau stand ikusi, entzun & ukitu ahal izan genuen.
Fisikoena hauxe zen: EHUko Fisika sailaren erakustokia. Guk Leire, Ibon eta Jon aurkitu genituen bertan, eta standaren gorabeherak kontatzeko eskatu genien. Hona hemen beraien azalpena.
Jimbo Wales Gasteizen egon zenean, Wikipediako erabiltzaileei iritzia eskatu genien. Ondo dakizuenez, Web 2.0 guztian, erabiltzaileak eta berauen iritziak oso garrantzitsuak dira.
Hona hemen Rafa (Txo) erabiltzailearena.
Eta hauxe Jaime (Jynus) erabiltzailearena.
2.0007 urteko Zientzia Astea komunikabideetan egon da azken egunetan. Eta Bilboko karpa zabaldu denean, are gehiago.
Wikipedia lehiaketaren sariak banatu direlako, Bilboko hasiera ekitaldia zelako, edo karpa erraldoia martxan hasi delako… egia esan komunikabide ugari hurbildu da zientziaren dibulgazioari laguntzeko.
Zientzia Asteak berak ba dauka kanal bat YouTuben, eta Google Video-n ere zenbait erreportai eta dokumentu […]
Zientziaren dibulgazioa da Zientzia Astearen helburu nagusia.
Eta zientziaren dibulgazio elektroniko-birtuala da, aste horren inguruan antolatu den Wikipediaren lehiaketaren helburua; hori lortzeko, sari batzuk banatuko dira, partaidetza bultzatzeko, pizteko eta animatzeko!
Antzeko helburuak ditu, beste batzuen artean Jakiundek, Eusko Ikaskuntzak sortu berri duen Zientzia, Arte, eta Letren Akademia.
Bere arloan jakintsu, aditu eta batez ere aritu diren pertsonak […]