Archivos de Autor: Iñaki Murua

Zientzia, dibertigarria eta barre eragile ere bai

Juan Ramón González Velascok emandako hitzaldian egon naiz, Julenek esan duen bezalaxe. Tira, nire blogeatzeko gaitasuna txikiagoa denez ez naiz zuzenean egiteko gai izan eta paperean jaso ditut iruzkinak. Hori bai, bera “letrasekoa” izanik lige kontutan galdu zaigu eta ez dakit hitzaldian zehar bota ditudan barreak ulertu dituen
Kimika ikasten aritu nintzela kontatu nizuen […]

Wikipedia eta sinesgarritasuna

Madriletik etorri berria naiz; bertan, Educared kongresuan hartu dut parte.
Juan David Ruiz izan da hizlarietako bat;  Wikimedia izan zuen mintzagai. Luzatu zitzaion galderetako batean Wikipediaren sinesgarritasuna jarri zen kolokan.  Sarri egin ohi zaion galdera da; besteak beste, zenbait esparru akademikotan ez delako ganorazko iturri gisa onartzen. Bere ustez, zilegi da. Erantzunaren hasierak harritu egin ninduen, […]

Atzera begira

Geroaz idatzi zuen atzo Julenek; nik, berriz,  eta zuen baimenarekin, joan den mendeko oroitzapenetara joko dut gaurkoan, Leioako Zientzia Fakultateak oraindik izen bikoitza ez zuen aspaldiko garai haietara, alegia, Teknologia abizena ez zuenean.
Klaseak euskaraz zituen talde aitzindari haietako batean parte hartzeko aukera izan nuen. Bitarteko handiegirik gabe beharbada, baina ilusioa soberan denok. Eta oso giro onean, nahiz […]

Nerabeak eta Wikipedia

Interneten nerabeek dauzkaten ohiturei buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu dituzte aste honetan EHUko bi irakaslek.
Wikipedia dela eta, berri pozgarria; eskolako lanei dagokienez, gehien erabiltzen duten baliabideetako bat da. Baina txanponak beti ditu bi alde; egileen esanetan, nerabeek “iturriak bilatu ondoren ez dute gauza askorik bere kabuz egiten”, alegia, ebaki eta itsatsi gehiegi ikasleen artean.
Hau honela, Zientzia […]