Archive for Noviembre 11th, 2008

Dibulgazioa. Zertarako?

Martes, Noviembre 11th, 2008

 1950021889_94afdc68ee.jpg

2008ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza aste honen helburu nagusia zientzia eta teknologia dibulgatzea izango da berriro ere. Dibulgazioa, ordea, zertarako?

Hots, zientzia gizartera gerturatzeko, aldaketa ekonomiko garai hauetan zientziak jokatu behar duen paper berritzailea azpimarratzeko, ingurumenarekiko errespetua bultzatzeko eta ikasleek eskolan ikasitakoa bizitzeko jasoko ditugu erantzun bezala.

Bestetik, zientziak haur, gazte, heldu, emakume eta gizon guztiak zur eta lur uzteko duen ahalmena joko nuke dibulgazioa egiteko arrazoi nagusitzat ere. Roald Hoffmann kimika nobel saridunak zioen bezala, “magia-trukurik onenak ez dira esku-jokoz egindakoak, naturaren berezko portaerak eragindakoak baizik”.  Honela, zientziaren eskutik azaldutako naturaren magiak harridura irudi ederrak utziko dizkigula ez dut ezbaian jartzen. Argazkian ikus daitekeen lilura eragiten duena behintzat pozik egon daiteke.