Juan Ramón González Velascok emandako hitzaldian egon naiz, Julenek esan duen bezalaxe. Tira, nire blogeatzeko gaitasuna txikiagoa denez ez naiz zuzenean egiteko gai izan eta paperean jaso ditut iruzkinak. Hori bai, bera “letrasekoa” izanik lige kontutan galdu zaigu eta ez dakit hitzaldian zehar bota ditudan barreak ulertu dituen
Kimika ikasten aritu nintzela kontatu nizuen aurreko batean. Baina sekula santan ez didate gaur bezalako azalpenik eman. Kontzeptu zail samarrak azaltzeko (termodinamika edo zinetika, esate baterako) analogiak erabili ditu EHUko katedratikoak, berdinak ez diren gauzen arteko antzekotasunak alegia. Adibidez, honelakoak egin ditu:
- pertsona eta molekula
- ligatu eta erreakzionatu
- erreaktore kimikoa, lapikoa eta diskoteka
Nire ustez, horrela egingo balitz gusturago arituko lirateke gazteak (gazte era zabalean ulertuta, kar kar, Julen eta biok bezalakoak barne) zientziaren inguruan.
Bukatu aurretik, ildo beretik doazen bi liburu aipatu dizkigu:
- Claudi Mansen Tortilla quemada, 23 raciones de química cotidiana.
- Len Fisher-en Como mojar una galleta.
Eta egunotan hitzaldi gehiagotan parte hartzeko aukera dugu. Ea bihar edo elkar ikusten dugun Zientzia Astetik.

Un Comentario
Eskerrik asko, Iñaki.
Yo también he colocadoun comentario al artículo de Julen, http://www.zientzia-astea.org/blog/2007/11/08/blogueando-en-directo-con-moleculas-que-tambien-ligan/#comments
Pero quiero también agradecerte personalmente to asistencia y tu artículo. En tu caso, de Ciencias, deduzco que pude colaborar a contrastar los conocimientos de química que tenías, y así tu experiencia (saber Química) para el segundo de mis objetivos (enseñar Química), quizás puedan ser aplicables a la ampliación y mejora de tu “círculo de relaciones”. Si es asi, perfecto.
juanra.gonzalezvelasco@ehu.es