Zientziaren dibulgazioa sarituta

Zientziaren dibulgazioa da Zientzia Astearen helburu nagusia.

Eta zientziaren dibulgazio elektroniko-birtuala da, aste horren inguruan antolatu den Wikipediaren lehiaketaren helburua; hori lortzeko, sari batzuk banatuko dira, partaidetza bultzatzeko, pizteko eta animatzeko!

Antzeko helburuak ditu, beste batzuen artean Jakiundek, Eusko Ikaskuntzak sortu berri duen Zientzia, Arte, eta Letren Akademia.

Bere arloan jakintsu, aditu eta batez ere aritu diren pertsonak bildu ditu eta “elkarrekin hausnartu eta iritziak emateko, gizartean hautematen dituzten gabeziak (…) eta hartu beharko luketen bideak” aurrikusteko elkartuko dira hogeitasei aholkulariok.

Zorte handia izan dugu, duela egun gutxi Jesus Ugalderekin elkarrizketa bat grabatzeko.

Jakiundeko kide honek argi azaltzen digu nola ikusten duen IKTak eta Zientziaren dibulgazioaren arteko harremana.

ZIENTZIAREN DIBULGAZIOA SARITU

Urteetako lanaren ondorio bezala, zientziaren ikerketan eta dibulgazioan egindako ibilbidean sari bat bezala ulertu daiteke errekonozimendu hau.

Bide oparoa izan dezala Ugalde irakasleak, eta Jakiundeko partaide guztiek ere. Gure herriak behar beharrezkoa du “ikertu, azterlanak, txostenak, eta irizpideak ematea kultuaren alorreko proiektuetan parte hartzea eta zientzia-komunitatearen eztabaidetan parte hartzea”. Urte askotako!

Publica un comentario

Tu email no será publicado o compartido con terceras partes. Los campos requeridos están marcados con *

*
*