Wikipedia eta sinesgarritasuna
Viernes, Noviembre 2nd, 2007Madriletik etorri berria naiz; bertan, Educared kongresuan hartu dut parte.
Juan David Ruiz izan da hizlarietako bat; Wikimedia izan zuen mintzagai. Luzatu zitzaion galderetako batean Wikipediaren sinesgarritasuna jarri zen kolokan. Sarri egin ohi zaion galdera da; besteak beste, zenbait esparru akademikotan ez delako ganorazko iturri gisa onartzen. Bere ustez, zilegi da. Erantzunaren hasierak harritu egin ninduen, baina geroko azalpenek argitu zuten iritzia, jakina.
Kontuan izan behar da lehen mailako informazio-iturri batez ari garela, hots, entziklopedia batez, kontsulta orokorretarako pentsatua. Dena den, kritikotasuna iturri guztietara hedatu beharko litzatekeelakoan dago, hau da, kritiko izaten irakatsi beharko litzatekeela. Areago oraindik, bigarren alderdi bat ere aipatu zigun. Wikipedia ez dela produktu itxi eta bukatua, bestelako entziklopedia askoren antzera, eta, azken finean, komunitateak erregulatzen duela.
Ondotxo dakigunez denok dugu partaide izateko aukera; hala azaldu zigun Julenek lehengoan. Aurtengo lehiaketa horretarako aurrerapausoa izango ahal da!