Wikipedia Lehiaketa ebaluatzeko kriterioak

Wikipedia Lehiaketaren Arauetan (gastelaniaz) honako hau ezartzen da balorazioari buruz: “Honako atalak baloratuko dira: ekarpenen kalitatea (bai itzulpena, bai moldatzea, bai ekarpen berria), zorroztasun zientifikoa, baliotasun didaktikoa eta Wikipediaren arau propioen egokitzapena.”

Kriterio hauek hobeto azal daitezke:

  • Ekarpenen kalitatea - Hizkuntz aldetik… nola dago idatzita ekarpena? Euskara zuzena, egokia eta jatorra erabiltzen du ekarpenak? Horrela bada, atal honetan ebaluatuko eta sarituko da.
  • Zorroztazsun zientifikoa - Ahalik eta zorrotzen jokatu behar dute gure partehartzaileek, ahalik eta ezarpen zehatzagoak egin behar dituzte epaileen oniritzia lortzeko. Arlo honetan bereziki ezberdintasunak egingo dira partehartzaileen artean. Lanbide Hezkuntza, DBH eta Batxillergoko ikasleei ez zaie irakasleei edo unibertsitateko ikasleei beste zorrostazun zientifikoa eskatuko.
  • Wikipediaren arau propioen egokitzapena - Wikipediak bere formatu eta bere arau propioak dauzka. Lehiaketarako ekarpen berrien (edo birmoldatuen) egitura ebaluatuko da atal honetan: formatua, kalitatezko argazkiak, datu taulak etabar. Ikusi bi bideo hauek wikipediari buruz.

Kriterio bakoitza epaitzeko komisio ezberdina egongo da. Komisio bakoitzak puntuazio ezberdina emango du. Gero komisio guztiek elkarren artean irabasleak erabakiko dituzte.

Publica un comentario

Tu email no será publicado o compartido con terceras partes. Los campos requeridos están marcados con *

*
*