Sasizientzia palestrara
Orain dela gutxi, ETB 2ko programa batean uhin elektromagnetikoen arriskuei buruzko inkesta egiten zuen kalean. Jendearen erantzunak orokorrean, normala denez, aurrez aldetikoak ziren, lagun guztiek antenen kontra zeuden, are gehiago, batzuek, gaia aipatu bezain laster, zeukaten gaixotasunaren bat uhinen ondorio zuzena ikusten zuten. Nire uztez harrigarriena – eta penagarriena – inkesta egin eta gero, zientziak ematen duen azalpena ez ematea izan zen, uhinen eragin negatiboak demostratzen duen ikerketa bat oraindik ez dagoelako. Zientziaren presentzia Komunikabideetan, zoritxarrez, oso eskasa da, askotan benetako azalpenak emateak ez duela saltzen pentsatzen dut nik, hobe dela jendea ezjakintasunez uztea eta, tradizioaren izenean, hainbat ohitura “ez zientifikoak” gero eta gehiago zabaltzea edo finkatzea, hala nola, “denborak” , “mirari dietak”, “homeopatia” eta abar… zelako garaiak!, zertarako balio dute azken mendeko medikuntzaren aurrerapenek, den dena mingainaren azpian bolatxo bat jartzearekin konpontzen bada!. Bai, badakit bizitza honetan dena ez dugula zertan ikusi behar logika eta errazionalismo ikuspuntuaren arabera, noski, gizakia ere sentimenduak eta emozioez beteta osatuta dagoelako, baina bai kritikoak izan behar gara azalean ez geratzeko. Horregatik, aspalditik gustatu zait sasizientziari buruz aritzea, baina badaude nik baino askoz hobeto egiten duten lagunak eta foroak. Batzuk honako hauek
- ARP sociedad para el avance del pensamiento crítico: Arrazoiaren alde eta paranormala den guztiaren kontra dagoen kategoriazko elkartea. Bere irakasleentzako atalean, escolARP, ikasgelan lantzeko proposamenak ditugu, hala nola, eboluzioa teoria egia ote da? , Homeopatiak funtzionatzen du?, gizakiak Ilargian oina jarri duena gezurra izan al da?. Elkarteak ere hiruhilabetero argitaratzen den buletin digitala du: el escéptico digital
- Homowebensis: Humorea ezagutzarekin lotzen du. Bikaina.
- SKEPDIC: Abrakadabratik zonbira, hiztegi eszeptikoa honek gaztelaniaz zati haundi bat du.
- Urban leyends: Mundu mundialean ibiltzen diren errumoreak , errepideko neskarengandik pegatina pozoiztutara.
- Leyendas urbanas: “ez apurtu katea”, “irakurri arretaz, zuri gerta dakizuke” …eta etengabe Internetearen bidez zabaltzen diren hoax mezuak.
Eta blog bikain batzuk:
Ibarretxe estralutarra ote?
