Gaur goizean, Gmail ireki dudanean, irakasle (eta lagun) bat aurkitu dut
“berde” nire kontaktuen artean. Kuttunkiro aktibatu dut bapateko txat sistema eta ea klasean ote zegoen galdetu diot. Ezezt asmatu zein izan den bere erantzuna!!
- Wikian lanean nago - esan dit, klasean ez zegoela aitortu ondoren.
- Oztopatzen dizut, beraz, txatarekin? - erantzun diot badaezpada ere
- Ez, ez, gaur argitaratu behar dudan lan bat ari gara Wikian editatzen - gaineratu dit.
Klaro horrenbeste hitz kriptikoekin, ea nork asmatzen duen, nire inter-lokutorea, non eta zertan zebilen…
Pistaren bat emango dizuet, nire irakas-laguna nor zen eta zer egiten zuen argitzeko.
Ikastetxe askotan bezala, Ordiziako honetan ere IKTak erabili egiten dituzte, batipat ikasleen ikaskuntza hobetzeko, errezteko, adierazkorragoa egiteko.
Eta gauroan, MG (ez dut izen osoa esango, bestela…) ikasle baten lana zuzentzen ari zen:
- Iromxx ikasleak bere Wikiespazioan lan baten zirriborroa aurreratu eta
- irakasleak wiki-working ari zen bere hutsuneak zuzentzen, blogean argitaratzeko.
Pista bat gehiago emateko, ikusi zer-nolako ikasleak dauzkaten ikastetxe horretan: Getxo Ikasblogean aurkeztu zuen bere blog-working Carlosek.
