IKTak hezkuntzan lantzen dituztenek oso ondo ezagutzen dute arazo zahar hau. Teknologiarekin aurrera joan nahi duten irakasleek IKTek izan litekeen abantail handiak eskaintzen dituztela aurkitzen dute. Baina “izan litekeen” dira hitz garrantsitzuenak. Ahalera hori balioa bihur dadin beste zera ezberdina da.
IKTak erabiliz egindako edukiak testuliburuak baino posibilitate gehiago dauzkate: bideo, audio, animazioak, aplikazio informatikoak, hiperloturak, kalitate handiko argazkiak etabar luze. Halare, horrelako kalitateko edukiak ekoiztea ohiko apunteak baino zailagoa da. Denbora eta esfortsu handia ez ezik, teknologi-gaitasunak ere behar dira. Hori dela eta, IKTekin erabiltzeko dauzkagun edukiak ia guztietan ez dira ohiko apunteak baino hobeak. Hori bai, Word edo PDF formatuan daude.
Ohiko apunteetatik formatu digitalera zuzen-zuzen igarotzen bagara, lehengo belaunaldiko edukiei buruz hitz egiten dugu. Behar ditugunak bigarren belaunaldiko edukiak dira: IKTen posibilitate guztiak aprobetzatzen diren edukiak. Ondo ekoiztutak eta eskuragarriak. Baina ez dauzkagu bigarren belaunaldiko (2.0?) eduki asko momentu honetan.
IKTetaraino lehenengo aldiz hurbiltzen diren irakasleek ez dute ikusten abantail asko IKTetan. “Gauza bera baina ordenagailuekin” da bere azterketa. “Gainera, klaseak prestazen denbora gehiago ematen dugu IKTekin.” Pertsona guztiek ezin dituzte posibilitateak ikusi. Haientzat gauzak eginda eduki behar ditugu:
- Lehenengoa, kalitatezko (2.0) edukiak sortu.
- Bigarrena, IKTak erabiliz gauzak politagoak eta errazagoak direla erakutsi.
- Hirugarrena, irakasleak poliki-poliki IKTak erabiltzen hasiko dira.
Sinplea. Zuzena. Eraginkorra.
Bide horretan, Wikipedia hezkuntzarako baliabide interesgarria omen da. Bere enziklopedia-moduko formatua oso ondo egokitzen da irakasleen beharretara. Gainera, bere natura irekiak kolaborazio dinamikak eta konstruktibismon oinarritutako pedagogia erabiltzeko bultzatzen du. Horregatik, 2007ko Zientia Astean Wikipedia Hazteko Lehiaketa iragarri da. Wikipedia guztientzako bigarren belaunaldiko baliabide digitala da eta.
