Nork dauka handiena? Ze hizkuntza nagusitzen da wikipedian? Ingelesera, noski. Baina zeintzuk dira hurrengoak? Hauxe da lehenengo hamarren zerrenda:
- Ingelesa - 2.045.000 artikuluak.
- Alemana - 651.000 artikuluak.
- Frantsesa - 568.000 artikuluak.
- Poloniera - 432.000 artikuluak.
- Japoniera - 423.000 artikuluak.
- Nederlandera - 370.000 artikuloak.
- Italiera - 358.000 artikuluak.
- Portugalera - 308.000 artikuluak.
- Gaztelania - 287.000 artikuluak.
- Suediera - 254.000 artikuluak.
Gauza bitxiak daude ranking honetan. 38,5 milloi poloniar daukate laugarren postuan bere hizkuntza eta… 16 milloi nederlandar seigarrena berea! Portugaleraren kasuan, seguruenez brazilek eta bere software askearen aldeko politikak eragin handia izan dute bere wikipediaren tamainuan. Baina konklusioa argi geratu da hitzlari gutxiago dauzkaten hizkuntzak ez dira beherago daudenak. Eta finlandiera da froga nagusia: bost milloi hitzlari eta 13. postuan daude! Hau bai da hacker kultura.
Euskara 47. postuan dago, 20.868 artikuluekin. Justu goian daudenak Euskarazko Wikipedia baino 260 (Bishnupriya Manipuri) eta 798 (Malay) artikulu gehiago dauzkate. Wikipedia Lehiaketarekin tarte hori ibiltzeko gai izango gara?
