Zientzia Asteak
Zientzia eta Teknologia Astearen helburu nagusia ikerketa, bere garapen eta emaitzekiko gizartearen interesa sustatzea, eta berrikuntza gizartean sartzea da. Zientziaren garapenak gizarte mailan zabalkuntza eta oniritzia lortzeko, herritarrentzat informazio sakona eta hurbila edukitzea ezinbestekoa da. Bai ikertzaileek, bai unibertsitateek, bai ikerketa-erakundeek publiko ororkorari informazio osoa helarazteko xedea daukate.
Gauzak horrela, Europa mailan urtero aste bat ematen da difusio ekimen berezia egiten. Urte honetan Zientziaren Urtea ospatzen da (ikusi Zientzia Urtearen Webgunea eta senaturen proposamen berezi bat) eta Euskadin ez ezik beste komunitatetan ere Zientzia Asteak ospatuko dira. Esate baterako:
- Madrilgo Zientzia Astea.
- Asturiasko Zientzia Astea.
- Andaluziako Zienzia Astea.
- Kataluinako Zientzia Astea (eta Bartzelonakoa).
- Valentziako Zientzia Astea.
Zientzia aste guzti hauen helburu orokorra gizartean Zientzia eta Teknologiaren ezaguera bultzazea izango da.