Wikipedian auzolanean

Wikipedian euskaraz lan egitea auzolanean ibiltzea bezala da, hau da lagunen artean, auzokoekin lanean.

Batek baino gehiagok esan omen du hau “aldea global” bat besterik ez dela gaurko mundua; eta gure herriaren zortzigarren lurraldea (euskal-interneta = webeuskaldunak + blogosfera + bilatzaileak + … denetara laukatu) zapi txikitxo bat; ez dut esango zerez beterik!.

Auzolanean esaten dudanean, Jordi Adellek crowdsourcing bezala definitzen duena esan nahi dut. Jaime I Unibertsitateko irakasle hau, Donostian egon zenean, elkarrizketa batean hauxe zioen:

“La Wikipedia ha demostrado que existe eso que se llama el crowdsourcing, es decir que la multitud es capaz de crear artefactos culturales interesantes, aunque tenga sus fallos, que también se corrigen”

Eta egia da: askoren artean (matematikoki bi baino gehiago asko da) lan ugariago, sakonago, zabalago eta batez ere, osotuago egin dezakegu.

Euskal Wikipedia horren adibide argia da. Baina ez zaitez iritzi honekin geditu:

Ezina, ekinaz egina esaten zuten gure nagusiek. Honetan ere, gaur ezinezko bezala ikusten duzuna, minutu gutxi barru eginda egon daiteke.

Hori bai “perpetua beta” egoeran esaten dena:

  • zuk sortu,
  • beste bat sartu eta editatu,
  • denon artean hobetu eta zehaztu…

Leave a Reply