Wikipedia Lehiaketa martxan!

Euskal Wikipedia hazteko lehiaketa iragarri da. 2007ko Zientzia Astearen edizioan “Wikipedia Euskaraz Blai” deitutako lehiaketa ospatuko da. Edonork parte har dezake, kategoria ezberdinak egon arren:

  1. DBHko ikasleak.
  2. Batxillergoko ikasleak.
  3. DBHko irakasleak.
  4. Batxillergoko irakasleak.
  5. Unibertsitateko ikasleak.
  6. Bere kabuz parte hartzen dituzten pertzonak (erakunde horiekin lotura ez daukatenak).

Lehiaketaren helburua Zientzia eta Teknologiako eremuan Wikipedia–ri euskeraz ekarpenak bultzatzea izango da. Ekarpen horien artean hoberenak sarituko dira aurtengo Zienzia Astean. Eta nolako sariak!:

  • 10 eskuko ordenagailuak
    • 2 DBHko ikaslentzat
    • 2 batxilergoko ikasleentzat
    • 2 DBHko irakasleentzat
    • 2 batxilergoko irakasleentzat
    • 1 unibertsitateko ikasleentzat
    • 1 publiko orokorrentzat
  • 8 kanoi digital ikastetxeetarako (lehenengo 4 kategorietan bakarrik)
    • 2 DBHko ikaslentzat
    • 2 batxilergoko ikasleentzat
    • 2 DBHko irakasleentzat
    • 2 batxilergoko irakasleentzat

Zientzia Asteko wikian lehiaketari buruzko orri bat dago informazio gehiago eskaintzeko. Handik ekarpenen aurrerapenak jarraituko ditugu lehiaketaren zehar. Bestetik, ez ahaztu Wikipedia Lehiaketaren Arauak begiratzea ere!

2 Comentarios

  1. Pubicado Octubre 11, 2007 at 10:53 am | Permalink

    Hementxe argitaratu nahi nuke berri hau.
    Saiatuko naiz berriz ere!

  2. Pubicado Octubre 13, 2007 at 11:07 am | Permalink

    Eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak? Zergatik ez dago lanbide heziketarako kategori berezi bat?

    Espero dut akats hori konponduko duzuela.

Un Trackback

  1. […] Wikipedia lehiaketa, Zientziaren asterako. […]

Publica un comentario

Tu email no será publicado o compartido con terceras partes. Los campos requeridos están marcados con *

*
*